Karmele Gisasola bigarren eta Ioritz Gisasola laugarren, Euskal Pentatloi Txapelketan

Anboto 2022ko ira. 26a, 10:13
Ioritz eta Karmele Gisasola asteburuko proba banatan. (Argazkia: Euskal Pentatloia)

Zapatu iluntzean lehiatu zuten txapelketa Azpeitiko zezen plazan.

Iazko lehenengo aldia Karmele Gisasola Zelai III.ak irabazi zuen emakumeetan, baina aurten ezin izan du txapela berritu. Nerea Arruti gehiago izan da eta berak jantzi du txapela. Hasierako probetan Gisasola aurretik zihoan, baina Arrutik harrapatu egin zuen aizkoran eta azkenean bera nagusitu zen.

Gizonetan, Ioritz Gisasola laugarren sailkatu zen. Lehenengo txandako onena izan zen Aritz Irazabalen eta Joseba Otaegiren aurretik. Bigarren txandako hirurek Gisasolak baino denbora hobea egin zuten. Andoni Iruretagoiena Izeta VI.a geratu zen txapeldun, Julen Gabirondo bigarren eta Xabier Zaldua hirugarren.

"Nire lehenengo aldia izateko oso gustura nago egindako lanagaz", adierazi du Ioritz Gisasolak eta plazan bizitako giroa nabarmendu du. "Mallabia, Abadiño, Berriz eta inguruetatik jendea asko joan zen eta giro itzela bizi izan genuen".

Gizonetan Aritz Irabazalek Aitzol Atutxaren tokian bete zuen. Atutxa "ondoezik" sentitu da azken asteetan eta azkenean baja izan zen, antolatzaileek ohar batean jakinarazi zutenez.

EMAKUMEEN SAILKAPENA

GIZONEN SAILKAPENA

(Irudien egileak: Euskal Pentatloia)

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!