Ioritz eta Karmele Gisasolak Euskal Pentatloi Sariko finala lehiatuko dute zapatuan

Anboto 2022ko ira. 20a, 11:00
Ioritz eta Karmele Gisasola iaz lehiatutako binakako txapelketan (Artxiboko irudia)

Irailaren 24an Euskal Pentatloi Sariko finala lehiatuko dute Azpeitiko zezen plazan eta Durangaldeak ordezkari bi izango ditu: Ioritz Gisasola eta Karmele Gisasola lehengusuak.

Gizonetan Ioritzek kanporaketa bi gainditu ditu finalera heltzeko. Iaz, Jon Gisasola lehengusuagaz batera, binakako txapelketako azpitxapeldun geratu zen eta aurten estreinaldia izan du buruz burukoan. "Finalean sartzea itzela da eta nire helburua beteta dago. Lan on bat egiten saiatuko naiz", adierazi du mallabitarrak.

Ioritzegaz batera honako bost lagunak ariko dira finalean: Aitzol Atutxa, Joseba Otaegi, Xabier Zaldua, Andoni Iruretagoiena eta Julen Gabirondo. Finalean egin beharreko lana, berriz, honako hau da: 25 jasoaldi harriari, plaza bi giza-proban, hiru kanaerdiko aizkoran, sei plaza txingekin eta hiru kilometro korrika.

Emakumeetan Karmele Gisasolak iazko lehen aldian irabazitako txapela defendatuko du. Nerea Arruti eta Lucia Orbe izango ditu kontrario. Egin beharreko lana honako dau izango da: 15 jasoaldi harriari, plaza bat giza-proban, 45 ontzako enbor bi aizkoran, txingekin lau plaza eta korrika kilometro eta erdi.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!