Itzuliko etapa amaierak Mallabiko trafikoari eta aparkalekuei eragingo die

Anboto 2022ko api. 7a, 11:15

Bariku honetako etapa San Pedro ermitaren ondoan amaituko da. Txirrindulariak birritan igaroko da herritik. Lehenengo igaroaldia 16:00 ingururako aurreikusita dago eta Ermutik Trabakurantz joango dira. Bigarrena, etapa amaiera, 17:00 inguruan izango da.

Etapa amaierak trafikoari eta aparkalekuei zelan eragingo dien informatu du udalak ohar baten bidez:

  • Mallazpi kalea Ertzaintzaren ibilgailuentzako aparkaleku gisa erabiliko da 17: 00etatik 18: 00etara.
  • Elizalde plazaren inguruko aparkalekuak antolakuntzak beteko ditu apirilaren 8an (ostirala), goizeko 8:00etatik kirol-proba amaitu arte.
  • Mallaldeko etxebizitzetara sartzeko erreiaren zati bat antolakundeko ibilgailuek hartuko dute, goizeko 8:00etatik (ostirala) 19:00etara, gutxi gorabehera. Etxebizitzetara sartzen utziko da.
  • Antsoagagoikoa eta Antsoagabekoa aparkalekuak apirilaren 7tik (osteguna), 20:00etatik, apirilaren 8ra (ostirala), 19:00ak arte egongo dira antolatzaileen esku.
  • Arteiz, Roke Deunaren eta Kalbarioko aparkalekuak antolakuntzak beteko ditu apirilaren 8an (ostirala), goizeko 8:00etatik aurrera.
  • Goitondobekoa eta Goitondoerdikoa industrialdeetako bidearen zati bat erakundeko ibilgailuek okupatuko dute, goizeko 12:00etatik (ostirala) 19:00ak arte, gutxi gorabehera. Enpresetan sartzeko aukera emango da, beharrezkoa den guztietan.
ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!