Ama-esnearen kalitatea neurtzearen aldeko sinadura bilketa atzeratu egin dute

Anboto 2020ko mar. 12a, 14:59

Gaur ez dira Ermuko San Lorenzo ikastetxean egongo.

Koronabirusa dela-eta hartu dute erabakia ekimenaren sustatzaileek. Gaurko deialdia bertan behera utzi dute eta sinadura bilketa beste egunen batean egingo dute.

Zaldibarko zabortegian izandako sutearen ondorioz, ohi baino dioxina eta furano maila altuagoak neurtu izan dira airean eta osagai horiek ama-esnean izan dezaketen eraginagaz kezkatuta daude hainbat herritar. Horregatik hasi dute sinadura bilketa Ermuan, Eibarren, Elgetan, Mallabian eta Zaldibarren Jaurlaritzako Osasun Sailari ama-esnearen kalitatea aztertu dezan eskatzeko. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!