Lur-jausia Zaldibarren

Airearen kalitatearen egoerak kezkatuta, Jaurlaritzak ama-esnea aztertu dezan eskatzeko sinadurak batzen ari dira

Joseba Derteano 2020ko mar. 10a, 13:07

Mallabian, Zaldibarren eta beste hainbat herritan sinadurak batzen dabiltza.

Zaldibarko zabortegian izandako sutearen ondorioz, ohi baino dioxina eta furano maila altuagoak neurtu izan dira airean eta osagai horiek ama-esnean izan dezaketen eraginagaz kezkatuta daude hainbat herritar. Horregatik, sinadura bilketa bat hasi dute Ermuan, Eibarren, Elgetan, Mallabian eta Zaldibarren Jaurlaritzako Osasun Sailari ama-esnearen kalitatea aztertu dezan eskatzeko. Osagai toxikorik duen ala ez eta umeentzako elikagai ona den jakin gura dute.

Ildo horretatik, eguen honetan, 17:30etik 18:30era, Ermuko San Lorenzo ikastetxean egongo dira eta hantxe sinatu ahalko da eskaera.

Aipatutako herrietan toki finkoak ere jarri dituzte sinadurak batzeko.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!