Makina bat opari jaso ditu, bertsoak bota dizkiote, bere alabak eta lobak dantzan egin diote, pilotalekua jendez beteta... Mikrofonoa hartu eta berba batzuk esan dituenean hunkituta zegoela onartu du Zelaik. Aizkora eta harrijasotze erakustaldiek hamaika bitxikeri utzi dituzte. Esaterako, Iñaki Perurena aizkoran aritu da.