Jose Antonio Gisasola 'Zelai' omenduko dute Mallabian

Joseba Derteano 2019ko aza. 1a, 09:45

Jose Antonio Gisasola 'Zelai' (Mallabia, 1958) harri txikien historiako harri-jasotzailerik handienetarikoa omenduko dute zapatuan, Mallabiko Udalaren eta Txondor Herri Kirol taldearen ekimenez.

Lehenengo, Alvaro Bermejo idazleak idatzitako Zelai izeneko liburua aurkeztuko dute 13:00etan, Kontzeju zaharrean. Omenaldi ekitaldia 17:30ean hasiko da, pilotalekuan. Goi mailako herri kirol erakustaldiak egongo dira. Aizkoran, Zaldua, Mugerza, Atutxa, Larrea, Txikia eta Zelai IV.a arituko dira. Harri jasotzen, Telleria, Ostolaza, Eizmendi, Izeta II.a, Izeta IV.a, Goenatxo III.a, Urruzuno, Goikoetxe, Zelai Luze, Ureta, Uroe, Zelai III.a, Zelai V.a eta Jimenez arituko dira.   

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!