Mallabiko hilketagaitik epaitutako emakumeari 14 urteko zigorra jarri diote

Anboto 2013ko mai. 29a, 11:40

Bizkaiko Epaitegiak 14 urteko kartzela zigorra jarri dio 68 urteko Jaime Olañeta hil zuen 48 urteko emakumeari. Martxoaren 9an azaldu zen gizonaren gorpua, Osma auzoan. Ertzaintzak eman zituen datuen arabera, labanarekin egidnako zauri ugari zituen gorputzean

Bizkaiko Epaitegiak 14 urteko kartzela zigorra jarri dio 68 urteko Jaime Olañeta hil zuen 48 urteko emakumeari. Martxoaren 9an azaldu zen gizonaren gorpua, Osma auzoan. Ertzaintzak eman zituen datuen arabera, labanarekin egindako zauri ugari zituen gorputzean.

 

Giza hilketaren delitua leporatu dio epaileak, nagusitasun-egoeraz abusatzearen astungarriagaz. Dioenez, gizonak ez zuelako defendatzeko aukerarik izan. Hala ere, defentsaren aurkeztutako kaltea konpontzeko aringarria ere onartu dute.

 

Bere etxetik gertu, bere autoaren ondoan hilik aurkitu zuten Jaime Olañeta, indarkeria zantzuak zituela. Hasiera baten, lapurreta batekin erlazionatu zuten gertaera.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!