Epailearen aurrean deklaratu zuen, atzo, Osma auzoan hilda azaldu zen gizonaren hilketarekin zerikusia izatea egotzita Barakaldon atxilotutako emakumeak, eta kartzelatu egin dute.
Martxoaren 9an agertu zen 68 urteko Jaime Olañetaren gorpua Osma auzoan. Ertzaintzak jakiarazitakoaren arabera, gorputzean labanarekin egindako hainbat zauri zituen. Ondoan zegoen biktimaren autoa, eta hasiera baten lapurreta ahalegin batekin lotu zuten.
Ertzaintzak ikerketa zabaldu eta gertatutakoa argitu ahal izateko froga bilatzen jardun dute asteotan, gorpua agertuzen inguruan. Horretara, martitzenean emakume bat atxilotu zuten Barakaldon, uste zhilketarekin zerikusia izan zezakeelakoan. Egun bi egon da atxilotuta eta, atzo, epailearen aurrean deklaratu zuen. Ertzaintzak jakin eragin duenez, ustez gizona hiltzeko erabili zuen labana non bota zuen esan zion emakumeak. Urpekari talde bat Sestaoko Benekdita dartsenara bertaratu zen, eta han labana bat aurkitu zuen.