Ustez Mallabiako hilketarekin zerikusia izan dezakeelakoan martitzenean atxilotu zuten emakumea epailearen aurrean dago une honetan. Barakaldon atxilotu zuten eta Poliziak jakin eragin duenez, hori eta hildakoak elkar ezagutzen zuten.
Kasuarekin lotutako pertsona bat atxilotu duten arren, ikerketa irekita dagoela jakin eragin du Ertzaintzak. Auzi beraren barruan, atzo, etxebizitza bat arakatu zuten Barakaldon. 68 urteko gizonaren gorpua joan zen martxoaren 9an, arratsaldeko 17:10ean aurkitu zuten Osma auzoan. Bere etxetik gertu, bere autoaren ondoan hilik aurkitu zuten Jaime Olañeta, indarkeria zantzuak zituela. Ordutik, Ertzaintza kasua ikertzen dabil.