Xabier Tolosa izan zen protagonista nagusia atzo

Anboto 2012ko api. 27a, 11:36

Txapelketan orain arte gehien nabarmendu diren pilotari biek jokatu zuten atzo: Xabier Tolosak eta Danel Elezkanok. Biek irabazi zuten.

Txapelketan orain arte gehien nabarmendu diren pilotari biek jokatu zuten atzo: Xabier Tolosak eta Danel Elezkanok. Biek irabazi zuten.


Tolosak eta Artolak 22-6 menderatu zituzten Sukia eta Arratibel. Tolosak ikaragarri jokatu zuen eta atzean goitik behera nagusitu zitzaion Arratibeli. Haizea alde izanagatik, Artolak ederto aprobetxatu zituen Tolosak sortutako aukerak eta tanto ederrak eskaini zituen.


Bigarren partiduan Elezkano II.ak eta Irustak 22-17 irabazi zuten Azpiri eta Murgiondoren aurka. Elezkano nabarmendu zen laukotean, baina oro har, denek jokatu zuten ondo; erasoan zehatz zein defentsan langile aritu ziren, bertaratu ziren pilota zaleen gozamenerako.


Lau t’erdiko neurketan Agirre 18-15 nagusitu zitzaion Atutxari. Partidu honetan ere ikuskizun handia eskaini zuten eta biek merezi izan zuten irabaztea.

 

Aurreko jardunaldia

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!