Tolosa eta Elezkano II.aren erakustaldiak Biharko Izarrak txapelketan

Anboto 2012ko mar. 19a, 14:04

Etorkizun handiko pilotariak direla erakutsi dute eta aise atera dituzte aurrera euren partiduak.

Etorkizun handiko pilotariak direla erakutsi dute eta aise atera dituzte aurrera euren partiduak.

 

Arresegaz bikotea osatuz, Tolosak ez zien aukera txikienik eman Artolari eta Unanueri (22-8). Galtzaileak beren mailatik behera aritu ziren, baina hori bezain egia da Tolosak erakustaldi latza eskaini zuela. Gazte mailako kategoria txiki geratu zaiola erakutsi zuen, bere sasoian Bengoetxea VIII.ari edo Ruben Belokiri gertatu zitzaien moduan. Arresek ere lan txukuna egin zuen.

 

Bigarren partiduan Elezkano II.ak eta Murgiondok 22-10 menderatu zituzten Albarado eta Telletxea. Azken hauek Murgiondo atzean zigortzera irten ziren, Elezkano jokoan ahalik gutxien sartu zedin. Ez zen posible izan. Elezkanok airez zein botez lagundu zion bere atzelariari eta indartsu erabili zuen pilota. Profesionaletara saltoa emateko gero eta gutxiago falta zaiola erakutsi zuen zaratamoztarrak.

 

Aurreko jardunaldia

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!