NAÑON ZORRONTZAN EUSKERAZ, 2004. urtearen amaiera aldera Zornotzan euskara sustatzeko sortutako elkartea da, herriko zenbait euskaltzaleren ekimen bati esker.
Elkartearen helburu bakarra euskara bera da: euskararen erabilera bultzatzea, Zornotzan (“Zorrontzan”) giro euskalduna eta euskaltzalea sorraraztea eta, era berean, herrian sare euskalduna eratzen joatea.
Aurten ere bat egingo dugu Zornotzan KONTSEILUAK bultzatutako “Euskaraz bizi nahi dut!” kanpainarekin. Hori dela-eta, aurreko urte bietan moduan, 2014an ere euskararen aldeko aldarria zab…