Urriaren 5ean izango da herri-lasterketa, domeka goizean, Zubiondo Plazan, eta Nañon Zorrontzan Euskaraz euskara taldeak antolatua. Hauxe izango da ordutegia: - 11:00 – Izen-ematea (eta kamisetak erosteko aukera) - 12:00 – Lehenengo lasterketen hasiera (eta beste biak jarraian) 1.- UMEAK (0 – 6 urte): 200 m 2.- GAZTEAK (7 – 17 urte): 1 km 3.- HELDUAK (18 urtetik aurrera): 5 km Lasterketaren amaieran, sari-banaketa egongo da, eta, jaialdia amaitzeko, talde-argazkia egingo dugu. Arineketan ala txaloka... etorri zaitez EUSKARAZ BIZI GURA DOGU gugaz aldarrikatzen!