Bizi berria eraikin zaharrari

Erabiltzailearen aurpegia   Hezkuntza

Bizi berria eraikin zaharrari

2016an Kurutziaga eta Ibaizabal ikastolek Ibilaldia antolatu genuenean adierazi genuen helburuetako bat Kurutziagako Haur Hezkuntzako eraikina eraberritzen laguntzea zela.

Agur karrajue, agur

Erabiltzailearen aurpegia   Gizartea

2017ko ekainaren 16an, Kurutziaga Ikastolako jaialdiaren aitzakiarekin, ikasleak, ikasle ohiak, gurasoak… Kurutziagako komunitateko kide guztiak gonbidatu genituen berrogei urtetik gora Haur Hezkuntzako eraikina izandakoa agurtzera. 2017/18 ikasturterako erabat eraberrituko zela jakinik, bertako hormetan nork bere arrastoa uzteko gonbidapena egin genuen. Hona hemen ordu eta erdian jasotakoak minutu eta erdian bilduta.

Hormak memoria direnean

Erabiltzailearen aurpegia

Hormak memoria direnean

Kurutziaga Ikastolako Haur Hezkuntzako eraikina guztiz eraberrituko dugu datorren ikasturterako. Aurreko batean deia egin genien ikasle ohi eta gurasoei bertan euren bizipenaren aztarna uzteko. Deia ikastolako jaialdi egunerako da, ekainaren 16rako, 18:00etatik 22:00etara. Ikasle ohiak ez direlako orain 50 urtekoak soilik, batzuk hasi dira lanean…

Kurutziagako eraikin zaharra agurtzeko deia

Kurutziagako eraikin zaharra agurtzeko deia

Erabiltzailearen aurpegia Ikasturtea amaitzearekin batera Kurutziaga Ikastolako ikasle askoren aterpea izan den eraikina eraitsiko da. Berrogei urtetik gora bete ditu eta datorren ikasturterako erabat eraberrituko dugu. Ikastolakideok uste dugu eraikin berriak gorde beharko lukeela, zelan edo halan, zaharraren memoria. Horregatik, deia egiten diegu guraso, ikasle ohi eta ikasleei hainbat urtean gure egunerokoaren parte izan den eraikinari agur esatera. Datorren barikuan, ekainak 16, ikastolako ikasturte amaierako jaialdia izango da. Arratsaldeko 18:30etatik 22:00ra eraikin zaharreko karrajua zabalik egongo da. Gonbidatuta zaudete hormetan zuen agurra idaztera, zuen oroitzapenak gordetzen dituen argazkia itsastera, edo otutzen zaizuen agurra egitera. Gure memoria gure geroaren parte ere badelako. (lagundu iezaguzu interesa izan dezakeen edonori mezua zabaltzen)