Kurutziagako eraikin zaharra agurtzeko deia

Erabiltzailearen aurpegia Kurutziaga Ikastola 2017ko eka. 9a, 11:51

Ikasturtea amaitzearekin batera Kurutziaga Ikastolako ikasle askoren aterpea izan den eraikina eraitsiko da. Berrogei urtetik gora bete ditu eta datorren ikasturterako erabat eraberrituko dugu. Ikastolakideok uste dugu eraikin berriak gorde beharko lukeela, zelan edo halan, zaharraren memoria. Horregatik, deia egiten diegu guraso, ikasle ohi eta ikasleei hainbat urtean gure egunerokoaren parte izan den eraikinari agur esatera. Datorren barikuan, ekainak 16, ikastolako ikasturte amaierako jaialdia izango da. Arratsaldeko 18:30etatik 22:00ra eraikin zaharreko karrajua zabalik egongo da. Gonbidatuta zaudete hormetan zuen agurra idaztera, zuen oroitzapenak gordetzen dituen argazkia itsastera, edo otutzen zaizuen agurra egitera. Gure memoria gure geroaren parte ere badelako. (lagundu iezaguzu interesa izan dezakeen edonori mezua zabaltzen)

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!