Durangoko jaiak 2015

Platillu Soñuak 16 urte

Erabiltzailearen aurpegia Kriskitin 2015ko urr. 13a, 00:34

San Fausto egunez, Durangoko dantzariok Platillu Soinua izeneko dantza dantzatuko dugu artopilen banaketaren ostean. Duela hamasei urte berreskuratu zen dantza da Platillu soinua.

1999ko urriaren 9an dantzatzu zuen Kriskitin taldeak lehen aldiz Platillu Soinua izeneko dantza Durangoko Udaletxe Plazan. Egun hartan 100 urtez ahazturik izandako PLATILLU SOÑUAren hotsak ozen entzun ziren. Aurton 16 urte beteko dira Kriskitin-ek Iñaki Irigoien-en laguntzarekin Platillu soñua berreskuratu zuela. 

Erronka izan zen Platillu Soñuaren berregite lana baina, lorratz gozoa utzi zien dantzariei. Iñaki Irigoienen laguntzarekin ekin zioten dantza berregiteari. Hurrengo urtean berriz, Platillu Soñuari buruzko liburuska argitaratu zuen Kriskitin taldeak berreskurapenaren lekuko gisa.

 Liburuskan jasotakoaren arabera, Platillu Soñuaren aipu zaharrenetakoa 1732koa izan daiteke, burdinezko paleta ("paletas de fierro" batzungatik egindako ordainketaren testigantza jaso baitzuen Iñaki Irigoienek kontu-liburuetan. Irigoienen esanetan, Platillu Soñuaren testigantza bat Alexander von Humboldt bidaiari eta ikertzaile prusiarrak eskaini zuen, 1801. urtean Euskal Herrira eta Durangaldera egindako bidaiaren ondotik. "Ezkutu-dantza" izendatzen du Humboldt-ek eta umeek Corpus festan egin ohi dutela. Dantzari-dantzako sortako dantzak diruditen beste dantzen artean aipatzen du ezkutu-dantza edo Gipuzkoan brokel-dantza moduan ezagutzen denaren antzekoa.

Humboldt-ek deskribapenaz gain doinuen partiturak ere idatzi zituen, eta horien artean dago gerora Marcos de Alkortak "platillu soñua" izenarekin jaso zuena. Platillu Soñuari buruz Iñaki Irigoien-ek jasotako beste aipu bat 1828an Fernando VII-ak egindako erret-bisitaren ingurukoa da. Kontu-liburuetan aurkitu zuen Irigoienek bisita horretan dantza egiteko "burdinezko zortzi txapa egiteko" ordainketa egin zela: "por ocho chapas de fierro que hizo para los danzantes". Erregeari neskaz eta mutilez osatutako dantzari konpartsa banak dantzatu omen zioten Durangon. Mutilek domingilloa eta neskek kontra-dantzak arkuak eskuetan zituztela. 1886an Durangon ospatutako Euskal Jaietan berriz ere zortzi txapa grabatu eta nikelatu erabili zirela jaso du Iñaki Irigoienek.

2015eko San Fausto egunez hamazazpigarren aldiz entzungo dira Platilluak. Txoritxu alai, Tronperri eta Kriskitineko dantzariak izango ditugu plazan, hots, DURANGOKO DANTZARIAK. Aurreko urteetan lez, 12:30ean artopilak banatuko dira, eta jarraian dantzari-dantza (platillu dantza barne), gorulariena, domingillue eta erregelak egingo dituzte Durangoko dantzariek. Erduzie gure dantzak ikustera.

Erlazionatuak

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!