Durangoko jaiak 2015

San Fausto eguneko egitaraua

07:00 Diana txistulariekin.
07:30 Zezenak Dira dultzaineroekin.
11:00 – 14:00 Txu-Txu trena eta txiki park-a, Ezkurdin.
11:00 – 14:00 Jumping, eskalada-murrua, tirolina, ohe elastikoak eta jolasak, musika eskolan. (Euria bada, San Antonio-Sta. Rita ikastetxean).
11:00 Meza nagusia, San Fausto elizan.
11:30 Kalejira txistulariekin.
11:30 Umeentzako herri kirolak, Ezkurdin.
12:00 Paella txapelketa San Fausto auzoan.
Parte-hartzaileei arroza emango zaie
Izen-ematea: 12:00etatik.
12:00  Paella txapelketa, txosnagunean. Sari banaketa 14:30ean
12:30 Txalaparta, ohorezko aurreskua eta artopilen banaketa, udaletxe plazan.
Ondoren, Durangoko Dantzariak.
16:00 Poniak San Fausto auzoan. (Zezen plazan. Sarrera doan).
16:00 – 19:00 Jumping, eskalada-murrua, tirolina, ohe elastikoak eta jolasak, musika eskolan. (Euria bada, San Antonio-Sta. Rita ikastetxean).
16:00 – 19:00 Txu-txu trena, Ezkurdin.
17:00 Mañaria errekaren jaitsiera, Tabiratik hasita.
17:30 Txokolatada eta haurrentzako jolasak, San Fausto auzoan.
17:30 Koadrilen arteko grand prix: bigantxekin eta bigantxik gabeko jokoak zezen plazan. Sariak irabazleentzat.  Izen-ematea Pinondo Etxean.
Sarrera: 3€ (kuadrilak eta umeak), 5€ (helduak).
18:00 “Walkman”, Ganso&Cía taldearen antzerki lana, Santa Anan.
(Euria bada, Ezkurdin).
18:00 Profesional mailako zesta-punta txapelketa, Ezkurdi Jai Alai pilotalekuan (Finalak).
19:00 Bertsolariak txosnagunean: Unai Iturriaga, Igor Elortza, Miren Amuriza eta Txaber Altube. Gai-jartzailea: Maite Berriozabal.
19:30 “Mundo intrépido”, The Golden Apple Quartet taldearen ikuskizun berria, Andra Marian.