KartzelaTIK etorri ala kartzelaRA etorri?

Erabiltzailearen aurpegia Amaia Ugalde Begoña 2014ko urr. 27a, 12:30

Zapatu honetan Kristina Mardaras eta Justo Alberdiren ondoan ikusi dut Bizkaiko txapelketako Mungiako kanporaketa. Bertsozale peto-peto hauek ondoan edukita, txalo artean barrerako eta komentario interesgarrietarako tartea segurtatuta dago. Horrelako baten, Justok bota du galdera: Bertsolariak kartzelaTIK datoz ala kartzelaRA datoz kantatzera?

Ez zen ba txapelketa bateko saioa ikusten nenbilen hirugarren aldia, eta gutxiago Kristina eta Justorentzat. Kartzelako lana egiten dute bertsolariek horrelakoetan, denek gai berari kantatu behar diote eta euren txanda denean entzuten dute lehenengoz zein den gaia.

Oholtzan sei edo zortzi bertsolari egotetik, bat izan ezik beste denak kartzelaRA joaten direla esaten da. Eta gero, banan-banan, kartzelaTIK datoz. Baina kasu honetan Gorka Lazkano oholtzan bakarrik geratu zenean bonbila isiotu zitzaion Justo Alberdiri. Gai-jartzaileak zera esatean: "Kartzelako lana egiten lehenengoa, Gorka Lazkano".

Orduan, noiz egoten dira kartzelan bertsolariak? Gaiari kantatzerako momentu horretan, ala, kirioak airean, aretoko zaratarik entzuten ez den gela baten daudenean? Horrenbestetan erabilitako esamoldeak oker erabiltzen ote ditugu?

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!