Vesuviuseko arduradunek lan erregulazioaz gainera, plan bat aurkeztu dute. Plan horrek 14-16 pertsonentzako birkolokazioa Izurtzan eta Igorren, 3 aurrejubilazio eta indemnizazioak jasotzen ditu. Sindikatuen iritziz (ELA-LAB eta independenteak), "plan hori ez da onargarria". Bihar, sindikatuek Eusko Jaurlaritzagaz batzarra izango dute. Langileek mobilizazioekin jarraituko dutela iragarri dute.