Plan horrek Igorreko plantan birkokapenak, aurre-erretiroak eta kaleratze hitzartuak jasoko dituela aurreratu dute.
Ekoizpena, Igorrera eta atzerrira
Bestalde, oharrean Izurtzako enpresa ixteko arrazoiak ere eman dituzte. Funtsean, Izurtzako ekoizpena beste leku batzuetara eramango dute: Igorrera, Alemaniako Borken hirira eta Herbehereetako Hengelo hirira. Foseco, Vesuvius Taldeko fundizio arloko dibisio bat da, eta enpresariek uste dute Europako fundizioaren sektorea "aldaketa nabarmenak" bizitzen ari dela azken urteetan. "Ezin diogu garapen horri bizkarra eman", diote. Berrantolaketa orokor horretako pauso bat ekoizpen zentroen "optimizazioa" dela azaldu dute, eta horrek "ekoizpena planta handiagoetan eta eraginkorragoetan kontzentratzea" dakarrela.