[ARGAZKI GALERIA] Juan Mari Areitiori esker oneko ekitaldi hunkigarria egin diote Iurretan

Anboto

Durangaldeko Bertso Eskolak antolatuta 'Basamakatzak urdinsagarrari: Areitiori esker onez' ekitaldia egin zuten atzo Iurretan. (Argazkiak: Valentin Mugarza)

Iurretako plazan Bertso Eskolak antolaturik eta Iurretako Kofradien laguntzarekin egin zen ekitaldian Areitiorekin batera gonbidatu bereziak izan ziren. Gainera, giroa alaitzen Gorka Valdes eta Hektor Folk aritu ziren.

Omenaldi bat baino gehiago izan zen atzokoa. "Ez da omenaldi bat, bere lana eta bertsolaritzan egindako ibilbidea aitortzeko eta eskertzeko ekitaldi bat baizik. Badaude gizarteagatik gauza iraultzaile edo berriak egiteagatik omentzen dituzten pertsonak, jaioterritik hasi eta eragin duten espaziorik handienetaraino. Eta badaude, inguruan iraultzarik edo berritasunik eragin ez, baina inguruan maitatuak eta ezinbestekoak diren pertsonak. Gure albotik umil eta zarata handirik egin barik igaro, baina bihotzeraino iristen zaizkigun pertsonak. Eta horietako bat da Juan Mari Areitio Elkoro", azaldu dute Bertso Eskolako kideek. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!