Gurutze Frades zortzigarren sailkatu da Gasteizko Ironmanean

Anboto 2024ko uzt. 15a, 09:56

Gurutze Frades ironman batean lehiatzen (Artxiboko irudia)

Goi mailako parte hartzaileak batu zituen atzo Gasteizko probak.

Gurutze Fradesek Gasteizko Ironmana irabazi zuen iaz. Aurten ezin izan du lorpena errepikatu, baina onenen artean aritu da beste behin, lasterketa zortzigarren postuan amaituz.

Hasieratik amaierara aurrean aritu zen kirolari iurretarra. Uretatik 11. postuan irten zen eta bizikletatik korrikarako trantsizioa 12. tokian egin zuen. Ohi duen moduan, korrika bikain aritu zen eta 2.55eko denboran osatu zituen 42 kilometroak. Azkenean zortzigarren sailkatu zen denbora honekin: 8.54.01.

Ironmana Kat Matthews britainiarrak irabazi zuen (8.24.23) eta Els Visser  herbeheretarrak (8.32.29) eta Ruth Astle britainiarrak osatu zuten podiuma (8.38.07). Gasteizko Ironmanak mundu osotik etorritako 1.800 kirolari batu zituen.

Gurutze Fradesek Ironmaneko munduko txapelketan parte hartuko du irailean, Nizan.

Gasteizko Ironmaneko sailkapena LOTURA HONETAN.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!