Gurutze Fradesek Cozumel Iromnan irabazi eta 2024ko munduko txapelketarako txartela eskuratu du

Anboto 2023ko aza. 21a, 10:13
Gurutze Frades, Cozumel Ironmaneko helmugan (Argazkia: Instagram, Gurutze Frades)

Lasterketa duatloi formatuan egin zuten. Ez zen igeriketa saiorik egon itsasoaren egoeragaitik.

Gurutze Fradesek ezin izan zuen urri hasierako munduko txapelketan parte hartu gaixorik zegoelako. Une latza izan zen, baina atleta iurretarra ez da amore ematen duen horietakoa. Burua jaso, Konatik Mexikora joan eta Cozumel Ironmana prestatzeari ekin zion. Lanak bere fruituak eman ditu eta Fradesek Cozumel Ironmana irabazi zuen joan zen asteburuan. Garaipenagaz batera 2024an Nizan lehiatuko den munduko txapelketarako txartela eskuratu zuen.

Mexikoko Ironmana duatloi formatuan lehiatu behar izan zuten. Ez zen igeriketa saiorik egon itsasoaren egoeragaitik. Bizikletan lan txukuna egin eta, ohi duen moduan, korrikako tartean atzetik aurrerako bidea egin zuen lehenengo tokian jarri arte. Helmugan honako hau izan zen bere denbora: 7:36.10. Ia zazpi minutuko aldea atera zion bigarren sailkatuari.

 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!