Iurretarrak atzetik aurrerako lasterketa egin du. Igeriketaren ostean, lehenengo trantsiziora zortzigarren postuan heldu da eta bizikletan atzetik aurrerako lasterketa egin du. Bigarren trantsiziorako laugarren postuan egon da Frades eta korrikako 42 kilometroetan indarrak ondo neurtu ditu eta nagusitasunez irabazi du.