Gurutze Fradesek Ironmanen munduko txapelketan parte hartuko du aurten bere ibilbidean bosgarren bider eta horra begirako prestakuntzan murgilduta dago. Lasterketa laburrekin ekin zion denboraldiari. Esaterako, Bizkaiko kros txapelketan bigarren amaitu zuen. Ondoren prestaketan salto bat eman eta Mitja de Salou maratoi erdian parte hartu zuen. Lasterketa hura irabazi egin zuen.
Atzo bere espezialitatean estreinatu zen emaitza ezinhobearekin Ican Alicante triatloia irabazi egin zuelako. "Hotzarekin erritmoa hartzea kostatu zait eta sentsazioek ez didate lagundu, batez ere igerian eta bizikletan. Korrika hobeto aurkitzen joan naiz apurka-apurka", adierazi du triatleta iurretarrak sare sozialetan.