Gurutze Frades eta Oier Ariznabarreta azpitxapeldun geratu dira Bizkaiko Kros Txapelketan

Joseba Derteano 2022ko urt. 24a, 10:47

Gurutze Frades —ezkerrean— atzo Ortuellan bere taldekideekin, tartean, Onditz Iturbe txapeldunarekin.

16 urtez azpiko mailan, Bidezabaleko Axpe Ajak irabazi zuen Bizkaiko txapelketa nesketan.

Atzo Bizkaiko Kros Txapelketa lehiatu zuten Ortuellan eta eskualdeko hainbat korrikalari nabarmendu ziren. Nagusietan, Durango Kirol Taldeko (DKT) Oier Ariznabarreta durangarra eta Bilbao Atletismo taldeko Gurutze Frades iurretarra azpitxapeldun geratu ziren nagusietan.

Azpimarratzekoa da, oro har, eskualdeko taldeetan dabiltzan emakumeen lana. Bidezabaleko Oihane Irusta eta Nerea Costa hirugarren eta laugarren geratu ziren, hurrenez hurren, eta aurreneko hamarren artean sailkatu ziren DKTko Garazi Sampedro eta Miren Apraiz, Bidezabaleko Garazi Zuazua eta Sekulebedarra taldeko Jone Garcia. Gizonetan ere hamar onenen artean geratu ziren DKTko Asier Agirre eta Bidezabaleko Aitor Sandino.

20 urtez azpiko mailan, azpitxapeldun geratu zen DKTko Izaro Aranburu eta bere atzetik podiumera igo zen Izaro Eguibar taldekidea. Hamar onenetan sartu ziren Bidezabaleko Itsaso Atutxa eta Ainhoa Colino. Mutiletan, Bidezabaleko Ion Cabada podiumera igo zen hirugarren tokiagaz eta hamar onenetan geratu ziren Deportivo Zornotzako Antxon Casal eta Bidezabaleko Unai Iraolagoitia eta Endika Garcia.

16 urtez azpiko mailan, Bidezabaleko Axpe Ajak irabazi zuen Bizkaiko txapelketa nesketan; mutiletan, laugarren geratu zen Bidezabaleko Iker Fidalgo.

Azkenik, 18 urtera artekoen artean, DKTko Julen Beltran (zortzigarren) eta Eneko Ibarzabalen (bederatzigarren) nabarmendu daiteke mutiletan eta Irati Zarrabeitiarena (bederatzigarren) nesketan.

Ezkerritik hasita: Oier Ariznabarreta, Pablo Maldonado eta Ismail Razga.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!