Gurutze Frades garaile Mitja de Salou lasterketan

Anboto 2022ko mar. 13a, 15:52

Iurretarrak ordubete, hamabost minutu eta berrogeita hiru segundoan amaitu zuen atzo Saloun (Herrialde Katalanak) jokatutako maratoi erdia.

Gurutze Frades atleta iurretarrak hainbat garaipen poltsikoratu du azkenaldian. Herrialde Katalanetan jokatutako maratoi bi irabazi ditu, Batetik, atzo jokatutako Mitja de Salou lasterketa. Iurretarrak 01:15:43 denborarekin egin zituen lasterketako 21 kilometroak, eta lehenengo postuan kokatu zen. Handik gertu dagoen Cambrils herrian, beste horrenbeste. Fradesek 00:35:46 denborarekin amaitu zuen bertako proba, joan zen asteburuan. Iurretarra munduko txapelketa jokatzeko prestakuntza lanetan dabil. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!