Maiztegiko 1976ko belaunaldiak Ana Mari Rodriguez irakasleari idatzitako gutun hunkigarria

Anboto 2019ko uzt. 24a, 08:54

"Danongan ikusten zendun zeozer ona, sarritten ikustie gatxa izendabe, beti konfiau dozu gugan zure zorroztazune gidari zala".

Zuri andereño:

Ume giñela etorri ziñen ta heldu garela juen zara, nahi eta merezi baño lenau zoritxarrez. Bide luze horretan beti egon zara gure onduen, fisikoki ez bazan pentsamentuen.

Danongan ikusten zendun zeozer ona, sarritten ikustie gatxa izendabe, beti konfiau dozu gugan zure zorroztazune gidari zala.

Nagusitten zer izen nahi gendun idatzi behar izan gendun behin, eta bakarrik nenguela hurreratu eta idazlanagatik zoriondu ninduzun. Ez deukot ahazteko! Han idatzitakoa bete da niri jagokon zatijjen eta ziur nau zure alabantzak zerikusijje eukin dabiela. 

Gogoratzen dozuz ihauteri hareik? Kalejira egin behar gendun eta nik danborra jo behar naben. Inoz ez dot erritmorik eukin eta han egon zinen zu, andereño, arratsaldietan eskolaz kanpoko orduetan be danborra zelan jo irakasten... ikasle bakoitzari behar zaben denbora dediketan zeuntson erlojueri begiratu barik.

Lagun taldien sartzeko zailtasunak neukozela konturatu eta zelan jokatu be jakin izan zendun.

Bizkaiera eta batueraz gain, kresalaz bildutako gipuzkera ekarri zendun erabat exotikue guretzat.

Gogoratzen dozu andereño, nire amari beti esateotzezule egunen baten nire konture biziko zala? Ba ondiño ez da emon, baña egunen baten lortukot.

Handijje izan zara Ana “la getariana” (holan esaten geuntsun), eta handijje izeten jarraitzen dozu, gure barruen behintzet zati garrantzitsue izengo zarelako beti.

Eskerrik asko danagaittik, andereño

1976an jaiotako zure ikasleak

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!