34 urtez, Maiztegi Euskal Eskola Publikoa sortu zenetik, bertako irakasle izan den, eta aurten erretiratuko den Ana Mari Rodriguez omendu dute gaur ikasturte amaierako jaian. "Sobera dakizu zenbat maite zaitugun, eta sarri burrukan ibili arren, oporitxo hau prestatu dizugu", adierazi diote ekitaldia antolatu duten herritar eta guraso elkarteko kideek.
Gainera, bere ikasle ohi bik banangoa eta banango zaharra eskaini dizkiote, eta eskolako umeek bertso bat abestu diote. Horrez gain, 6. mailako ikasleek kanta bat abestu diote eta ikasle ohiek pankarta bat egin diote.
Eskertza ekitaldia Iurretako herriak antolatu du, eskolako ikasle, guraso, ikasle ohi eta guraso ohiek.