Elena Loyo eta Unai Arroyo geratu ziren Euskadiko txapeldun Iurreta Hiri Proban

Joseba Derteano 2019ko api. 8a, 10:23
Elena Loyo erdian, Saioa Elaso eta Pilar Moranekin batera. (Argazkia: @AlimcoRunFiz)

Urtero legez, maila handiko korrikalariak batu zituen atzoko lasterketak.

Elena Loyo (Bilbao Atletismo) sasoi betean dago. Orain asteburu bi maratoi erdien Espainiako txapelketa irabazi zuen arabarra izan zen azkarrena Iurretan ere. 34.29-ko denboran egin zituen probako 10 kilometroak. Saioa Elasok eta Pilar Moranek osatu zuten euskaldunen podiuma.

Gizonetan Unai Arroyo gipuzkoarra izan zen aurreneko euskalduna seigarren tokian (31.08) eta berak jantzi zuen txapela. Podiumean Martin Amilibia eta Xabier Lukin izan zituen alboan. Lasterketa Fernando Carro madrildarrak irabazi zuen.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!