Cristina Petite abadiñarra Durangaldeak eman duen korrikalaririk onenetakoa izan da, onena ez bada. 1999an, 3.000 metroko probako munduko txapelketan seigarren amaitu zuen, esaterako. Baina errekonozimendurik beroena eta gertukoena Iurretako Hiri Proba irabazi zuenean heldu zitzaion, 1998an. "Ez dut bizitza osoan orduan beste autografo sinatu. Espainiako txapelketa irabazi nuenean ere ez", onartu du abadiñarrak.
Amaya Piedra, Estibaliz Urrutia eta bestelako aurkari gogorrak atzean utzita, bakarrik helmugarartu zen egun hartan. Eguraldi txakurra egin omen zuen. "Txingorra, haizea… kondizio desatseginetan lehiatu behar izan genuen", gogoratu du.
Iurretako Hiri Probaren aurtengo aldia bihar izango da.
Cristina Petite erdian, 1998ko probako irabazlearen txapelarekin.