Salaketa berretsi, eta bide bazterrean topatutako zaborraren artean "hondakin arriskutsuak" daudela dio Iurretako EH Bilduk

Anboto 2019ko mar. 12a, 19:03

Zaborra batzen duen makinak, hondakinak eskola ondoko bide bazterrean husten dituela salatu zuen atzo EH Bilduk, eta Iñaki Totorikaguena alkateak (EAJ) gezurtatu egin du. Orain, EH Bilduk salaketa berretsi du sare sozialen bitartez, eta zaborren artean "hondakin arriskutsuak" topatu dituela dio, hala nola bonbilla alogenoak eta medikamentu potoak.

EH Bilduri herritar batek eman zion abisu, eta gaur Liher Aiartzaguena zinegotzi eta alkategaia joan da hondakinen lekura, salaketari fidagarritasuna emateko asmoz. Bideoa zabaldu du sareetan. (https://www.facebook.com/835449763205790/posts/2141813795902707/)

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!