Iurretan kaleak garbitzen ibiltzen den makinako zaborra bide bazterrera botatzen dutela salatu du EH Bilduk

Jone Guenetxea 2019ko mar. 11a, 13:21

Prentsa oharrean azaldu dutenez, eskoletarako errepidearen bazterrera  zaborra botatzen ari direla jakinarazi dio herritar batek koalizioari.

Koalizioaren ustez, "gertaera larria" da. "Batetik, ez delako zaborraren tratamendu egokia egiten, eta bestetik, hondakinen birziklapenari eta tratamenduari buruz gizartea aktibatzen saiatzen ari garen honetan, udalaren eskutik praktika txar bat suposatzen duelako". Ildo horretatik, makinak botatakoa garbitzea eta neurriak hartzea eskatu dio gobernu taldeari. "Gertaerak udal gobernuaren jarraipen eza eta arduragabekeria islatzen du. Beraz, azpikontratatutako enpresaren jarraipena hobetzeko neurriak hartzea eskatzen diogu udalari", dio koalizioak. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!