Azken eraso sexistaren aurkako kontzentrazioa egingo dute Iurretan, Anderebidek eta udalak deituta

Markel Onaindia 2019ko ots. 19a, 13:27
Iurretan iazko maiatzean eginiko elkarretaratzeko irudia, artxibotik jasoa.

Elkarretaratzea bihar izango da, eguaztena, 19:00etan Askondoko aterpean. Iurretako 17 urteko neska batek eraso sexista bat sufritu zuen atzo korrika egiten ari zela, San Andres auzotik Neberondora bidean.

Adin txikiko neska korrika zihoala, auto batetik gizon bat atera zitzaion, masturbatzen ari zen bitartean. Gero, neska korrika atera zenean, autoagaz jarraitu zuen gizonak. Neskak baserri batera heltzea lortu zuen, eta laguntza eskatu zuen.

Familiak gaur ipini du salaketa Durangoko komisaldegian. Sare sozialetan ere zabaldu du mezua, herritarrei abisu emateko. Izan ere, asko dira inguru horretara kirola egitera zein pasiora joaten dira herritarrak.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!