Azken asteetan, kirola egiterako orduan sexu jazarpena eta jarraipenak egiteagatik lau salaketa jarri dira Ertzaintzan. "Emakume izate hutsagatik, kirola egitea arriskutsu bilakatu daitekeela salatzeko batu gara" irakurri dute deitzaileek mobilizazioaren amaieran.
Beste bi erasoren berri izan duela adierazi du emakume talde honek, kasu hauetan salaketarik egon ez den arren. "Salatu egin behar dela esaten digute, eta badakigu garrantzitsua dela, baina hau ez da beti erreza izaten, batez ere salaketa jartzerakoan oztopoak ipintzen bazaizkigu edo gure kontakizuna zalantzan jartzen bada".
Aurrerantzean, elkar babesteko, eta "erantzun kolektiboaren aldeko hautua" egingo dutela nabarmendu dute, baita ere.