Gizon batek Neberondo inguruan 17 urteko neska bat jazarri duela salatu dute

Markel Onaindia 2019ko ots. 19a, 10:54
Ekainean egin bzala, abenduan ere kalera atera ziren emakume kirolariak.

Iurretako San Andres auzotik Neberara bidean zihoan neska, korrika egiten, atzo arratsaldean. Bere aitak sare sozialetan salatu du auto batetik gizon bat masturbatzen atera zitzaiola, eta gero autoagaz jarraitu ziola atzetik. Baserri batera heltzea lortu eta laguntza eskatu ahal izan zuen adin txikiko neska iurretarrak.

Bere aitak abisua zabaldu du sare sozialetan, inguru horretan jende ugari ibiltzen baita kirola egiten zein pasioan. Neskaren arabera 30 urte inguruko gizon bat izan zen eraso egin ziona, eta azaldu du "harritu" egin zela gizon gaztea izanda. Neskaren familiak baieztatu du gaur komisaldegian salaketa ipini dutela.

Hain zuzen, maiatzean ere hainbat salaketa egon ziren antzeko egoerekin lotuta. Horren aurrean, emakume kirolariak kalera atera ziren.

Elkarretaratzea antolatzen
Eraso sexistaren aurrean, Iurretako Udala eta Anderebide elkartea elkarretaratzea antolatzen dabiltza. Bihar izango da, eguaztena, 19:00etan Askondoko aterpean.

 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!