Iurretako neguko txapeldun izango da Ohorezko Mailan eta bere markak hausten ari da

Joseba Derteano 2019ko urt. 17a, 09:54

Iurretakoko jokalariak zelairatzen aurtengo ligako partidu batean. (Argazkia: Jon Iglesias)

Asteburuan puntu bat batzea nahikoa du maila horretan Iurretakoren inoizko lehen itzulirik onena osatzeko.

Ohorezko Mailako lehenengo itzulia asteburu honetan amaituko da eta Iurretako izango da neguko txapelduna. Hori gutxi balitz, asteburuan galtzen ez badu, inoiz baino puntu gehiagogaz amaituko du ligako lehen erdia maila horretan. Iaz lortutako marka —33 puntu 17 partidutan— hobetuko luke. Urterik urtera bere marka propioak hausten dabil.  

Beste estatistika batzuetan ere nabarmentzen dabil Iurretako, ez puntu kopuruan bakarrik. Defentsa gotor eta ordenatuan nabarmendu ohi den taldea inoiz baino gol gehiago sartzen dabil: 31 gol 16 partidutan. Talderik goleatzaileena da, alde handiagaz, eta aurrelariak une gozoan daude. Azken bost partiduetan 14 gol sartu dituzte. Partidu horiek denak Iurretakoren garaipenagaz amaitu dira.

Iazko esperientzia
Iaz egoera berdinean amaitu zuen lehen itzulia, baina bigarren itzuliko bolada txar baten ondorioz —sei partidutan hiru puntu— ezin izan zuen zuzenean igo, eta promoziorako sailkatu zen. Aurten akats berdina ez errepikatzen saiatuko da Jon Gurutz Vazquezek zuzendutako taldea.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!