Smurfit paper fabrikako Enpresa Batzordea: “Azken urte honetan istripu asko eta oso larriak egon dira”

Anboto 2018ko abe. 5a, 20:12

Iurretako paper fabrikako segurtasun neurriak kritikatu ditu ELA eta LAB sindikatuek osatutako Enpresa Batzordeak.

ELA sindikatuko zortzi ordezkarik eta LAB sindikatuko bostek osatzen dute Smurfit Kappa Nerbioi-ko Enpresa Batzordea. Azaroan enpresan izandako hiru sute jarri dituzte adibide moduan segurtasunik eza salatzeko. “Azaroaren 9an  suteen kontrako alarma ez zebilen, eta, azaroaren 20an eta 23an suteen kontrako sisteman ez zegoen urik”, azaldu dute ohar komun batean. 

Horrez gainera, lan-istripuren bat gertatu ondoren enpresak gertaera “ezkutatu” egin duela salatu dute, "beraien interesen onuragatik", langileen ustez. “Azken urte honetan istripu asko eta oso larriak egon dira, momentuz, zorionez, hilik gabe”. Enpresa Batzordearen esanetan, prebentzio ordezkariek egoera “behin eta berriro” salatu dute Segurtasun eta Lan Osasuneko Batzarrean, baina  aktetan ez dela agertzen. “Zer ezkutatzen du enpresak?”, galdetu dute.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!