Gaur goizean egin duten udalbatzarrean behin betiko onartu dute aparkalekuen denbora eta eremuaren kontrola arautzeko ordenantza. Aho batez. TAO berrantolatuta, probarako epea izango da uztaila. Abuztuan, eten egingo da TAO, irailera bitartean.
Tellitun etxebizitzak eraikitzen hasiko dira laster eta horrek TAO berrantolatzera behartu du Iurretako Udala. Datorren astetik aurrera indarrean egongo den TAO berriarekin, egoiliarrentzat —gune laranja— 35 aparkaleku gehiago egongo dira, guztira 205, eta, txandakako-aparkalekuak edo gune urdina 40 lekura mugatuko da. Paduretan, Bideondon eta Ibarretxe kultur etxearen inguruan egokituko dituzte aparkaleku libreak, guztira, 500 inguru.