Maiatzean hasi zituzten aquaparkeko lanak eta igerilekuak, txirristak eta olatu artifizial bat jarriko dituzte bertan, egitasmoaren sustatzaileek azaldu izan dutenez.
Iurretako Udalak eman behar die azpiegitura zabaldu ahal izateko azken baimena, jarduera baimena. Hala ere, horretarako, bestelako lizentzia guztiak izan beharko dituzte. Adibidez, igerilekuetako ur kalitateari dagokiona.