Aquaparka udako hileetarako izango da soilik, ez behin-betikoa beraz. Ekainaren 11rako zabalik egotea gura dute, proiektua aurkezteko prentsaurrekoan azaldu zutenez. Egun osorako sarrera bakarra egongo da: iurretarrek 12 euro ordainduko dute, ume zein heldu. Gainontzekoek, berriz, 16 euro. Hala ere, familia ugarientzako hobariak aurreikusi dituzte.