Ricardo Serrano eta Azucena Díaz dira Espainiako txapeldun 10 kilometroko distantzian

Anboto 2018ko api. 15a, 14:00

Iurretako Hiri Proban erabaki dira Espainiako txapeldunak.

Gizonetan, Miguel Angel Barzola geratu da bigarren eta Alejo Ares hirugarren. Emakumeetan Zulema Fuentes-Pilasek eta Paula Gonzalezek osatu dute podiuma, hurrenez hurren.

Gazte mailetan lan aparta egin dute Bidezabal klubeko gazteek. Neska kadeteetan podiumeko hiru postuak Durangoko klubeko gazteentzat izan dira: Andrea Hernandez lehenengo, Itxaso Atutxa bigarren eta Izaro Unzueta hirugarren. Beste hainbeste gertatu da gazteetan: Garazi Zuazua irabazlearen alboan izan dira Irene Costa eta Olatz Ereño taldekideak. Mutilen kadeteetan hirugarren izan da Bidezabaleko Pablo Merino.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!