Asteburuan atletismo kluben Espainiako txapelketa jokatu dute kadete mailan. Estatuko zortzi talderik onenak Castellón lehiatzen ziren bitartean, gainerako talde guztien postuak Valladolid eta Durangoko jardunaldi banatan erabaki zituzten. Bidezabaleko atletek maila txukuna erakutsi zuten Durangon, zaleen aurrean. Esaterako, Garazi Zuazuak (Durango, 2003) lehenengo hitzordua zuen federatu moduan eta 3.000 metroko oztopo-hesien proba irabazi zuen. Kontuan hartzeko denbora egin zuen denboraldi amaiera dela kontuan hartuta: 12.27.
Bidezabal klubagaz aritu ziren Izaro Eguibar bermeoarrak, eta, Julene Bouzo eta Oihana Palacios ermuarrek ere euren probak irabazi zituzten. Erreleboko lasterketan ere onenak izan ziren.
Azkenean, puntu denak zenbatuta, Bidezabal laugarren tokian geratu zen Durangoko jardunaldian eta 14. postuan sailkapen orokorrean.