Zaldai mendi erronka amaitu dutenek omenaldia jaso dute Iurretan

Anboto 2017ko abe. 16a, 13:09

Askondon eginiko ekitaldian antolatzaileen errekonozimendua jaso dute. 211 lagunek eman zuten izena, eta 81ek amaitu zuten.

Euskal Herriko hainbat mendik osatutako zerrenda batetik eurenak hautatu eta igotzean, argazkia eskegi behar zuten sare sozialetan. 

Antolatzaileek eskuz eginiko oroigarri bat eman diete denei. Txakur bik ere amaitu zuten erronka, eta eurentzako ere prestatu dituzte. Mendi astea ospatzen dabiltza Iurretan; gaur, adibidez, Basatzan mendi bizikleta lasterketa egin dute.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!