200 partaide batuta arrakasta edukitzen dabil Zaldai Mendi Erronka

Anboto 2017ko mai. 22a, 17:00

Iurretako taldeak mendizaletasuna sustatzeko ekimenari ekin zion martxoan, eta 200 lagun inguru dabiltza parte hartzen, erronkak ziztatuta. Gutxienez bost herrialdetako hamar tontor igotzea, horra hor apustua -18 urtetik beherakoen kasuan hiru herrialdetako bost mendi-. Azarora arteko epea dago, eta edozein unetan eman ahal da izena zaldai@hotmail.com helbidera idatzita.

Mendizaleek zerrenda batetik aukeratu behar dituzte mendiak. Igotzerakoan, argazki bat ateratzea da baldintza, lorpenaren froga lez. Argazki hori e-mailez bidaltzea edo Facebookera igotzea eskatu dute Zaldaikoek, #zaldaimendierronka2017 etiketagaz. Antolakuntzak oroigarri bat emango die erronka betetzen duten guztiei, abenduan antolatuko duen Mendi Astean zehar. 200 lagunetatik asko dira Durangaldekoak, baina eskualdez kanpokoak ere badira partaideen artean.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!