Sarrionandiaren poemak Iurretako hormetan agertzen hasi dira

Markel Onaindia 2017ko urr. 23a, 17:11

Idazleari esker ona adierazteko jardunaldien atarian, kaleetan instalazio artistikoa garatzen dabil Peru Magdalena. Herriko 20 horma edo izkinatan margotuko ditu testu zatiak. Horietako bat, Sarrionandia jaio zen etxean, Haurtzaroa da norberaren aberria dioena.

Beste poema zati bat liburutegiaren atzekaldean agertu da, kasu honetan idazketari erreferentzia egiten diona. Egunotan margotuko ditu guztiak Magdalenak, eta herritarrek mapa baten bidez bisitatu ahalko dituzte. 

 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!