Gurutze frades “lehiakor eta txisparekin” dago

Joseba Derteano 2017ko ira. 26a, 08:30

Bigarren amaitu du Augustako Ironmana asteburuan. Dagoeneko Konan dago munduko txapelketarako prestakuntzarekin jarraitzeko.

Gurutze Fradesek sentsazio onak ditu. Sierra Nevadako entrenamendu saioaren ostean eta Konara bidaiatu aurretik Augustako (AEB) Ironmana lehiatu eta bigarren tokian amaitu du. “Lehiakor sentitu nahi nuen, txisparekin, bizirik… eta horrela izan da”, adierazi du sare sozialetan iurretarrak.

Uretatik nahiko aurrean irten da eta bizikletan lehenengo postuan jartzea lortu du. Korrika lehia estua mantendu dute bost triatloilarik. Azkenean bigarren amaitu ahal izan du.

Urriaren 14an munduko triatloi txapelketa —Ironman distantzian— izango du Konan (Hawaii). Dagoeneko han dago eta datozen 20 egunak hango baldintzetara egokitzen emango ditu.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!