Lan horrek guztiak helburu bakar bat du: urriaren 14an Konan (Hawaii) izango den munduko triatloi txapelketara —Ironman distantzian— ahalik eta sasoirik onenean heltzea.
Sierra Nevadako entrenamenduen onura neurtzeko, asteburu honetan Augustuko Ironmana (Georgia, AEB) lehiatuko du. Ostean, Hawaiira bidaiatuko du eta 20 bat egun izango ditu hango baldintzetara (beroa, hezetasuna…) apurka egokitzeko.