Kristina Mardaras, Jaizkibel konpainiak saritutako emakume bertsolarien artean

Markel Onaindia 2017ko ira. 3a, 17:17

Argazkia: @jaizkibel6

Hondarribian alarde parekidea sustatzen duen Jaizkibel konpainiak -irailaren 8an izango da- emakume bertsolariak omendu ditu Berdintasun Sariaren hirugarren edizioan. Hantxe izan da Mardaras iurretarra, baita Durangon bizi den Erika Lagoma lesakarra ere.

Bertsolaritza modernoaren aroan erreferentzia bat da Mardaras, Euskal Herriko Txapelketa Nagusian parte hartu zuen lehen emakumea izan baitzen, 1986an. Aurretik, plazarik plaza ezagun egin zen bertsolaria.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!